MY SITE
  • HOME
  • COMPAÑÍA
    • KONPAINIA
  • YERMA
    • YERMA EUSK
  • ALTSASU
    • ALTSASU EUSK
  • AGENDA
  • Contact
  • HOME
  • COMPAÑÍA
    • KONPAINIA
  • YERMA
    • YERMA EUSK
  • ALTSASU
    • ALTSASU EUSK
  • AGENDA
  • Contact
Search
María Goiricelayak eta Ane Pikazak LA DRAMÁTICA ERRANTE konpainia sortzen dute 2022an. Hainbat proiektu eszeniko eta kulturaletan ibilbide luzea egin ondoren, beren lana erakusteko espazio bat eraikitzen dute hainbat sortzaile, artista eta ikertzaileren eskutik.

Istorioak kontatzeko modu propioa finkatzeko asmoz, bi euskal sortzaile hauek beren piezen sorkuntza integralaren aldeko apustua egiten dute, betiere alderdi sozialetan oinarrituta. Beraien helburuen artean honako hauek aurkitzen dira: antzerkia gizartean gogoeta eta hobekuntza sortzeko gai den arte gisa sustatuko duten gai garrantzitsuak lantzea, euskal antzerkian dramaturgia berriak sortzen lagunduko duten testu propioak sortzea, beren piezak sortzeko ikerketa-lana egitea eta arte eszenikoak elikatuko duten poetika berriak bilatzea. 

Konpainia sortu aurretik, besteak beste, honako proiektu hauek gauzatu dituzte: «Maitasunez eta argiz» (BAS Bilbao 2017 Jaialdia), «Lyceum Club» (Gau Zuria Bilbao 2017), «Uccelli» (Musika Jaialdia 2018), «7 Minutu» (Gau Zuria 2019). Era berean, hainbat ikuskizunen zuzendaritza eta diseinu artistikoa sinatu dute, besteak beste, honako hauek: «Ocaña» (Arriaga Antzokiak eta Pabellón 6k 2018an ekoitzia) eta «Harri Orri Ar» ikuskizuna (Gasteizko Antzoki Zaharrak, Arriaga Antzokiak, Victoria Eugeniak eta Pez Limbo konpainiak ekoitzia, Antzerkigintza Berriak programaren barruan testua hautatu ondoren). Era berean, pieza laburrak sinatzen dituzte: “Ponme tu Historia aquí”(2018) eta “Que siempre estemos todos y un cocodrilo en el techo” (2019).

2022tik aurrera, ERRIBERRIKO ANTZERKI JAIALDIA zuzentzen dute, programazioan parekidea den jaialdia, dramaturgia berrien eta osagai parte-hartzaile eta sozial sendoa duten lengoaia eszeniko berrien bilaketa ardatz duena.

María Goiricelaya
​

Antzerkiko zuzendaria, antzerkigilea, aktorea eta ikertzailea. UPV/EHUn Arte Ikerketa eta Sorkuntzan doktorea da, eta bere tesia amaitzen du. Aktorearen ahots-entrenamendua XX. eta XXI. mendeetan, 2016an. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua eta Arte Eszenikoetan graduatu ondokoa EHUn. Hainbat master ditu: antzerki Musikala (RCSSD), Arte Eszenikoak (Juan Carlos I.a erregea) eta Kudeaketa Kulturala (UOC). Bere prestakuntzak Roy Hart Center (Frantzia), Teatr Piesn Kozla (Polonia) eta Arthoc International Centre (Errumania) bezalako zentroak barne hartzen ditu, beste askoren artean.
Bere azken lanen artean, Yerma (BBK Aretoa), Altsasu (La Dramática Errante) eta HARRI ORRI AR nabarmentzen dira, azken Max Sarietan egile berri onenaren sarirako finalista izan dena. Gaur egun, zuzendu eta idazteaz gain, Goiricelaya BBK Aretoko programatzaile artistikoa da.

Ane Pikaza


​Arte Ederretan lizentziaduna eta Arte Eszenikoetan graduatu ondokoa, Antzerki eta Arte Eszenikoetan espezialitatea, CAP (EHU) eta Kultur Kudeaketako masterra (UOC) burutu ditu.


Ilustratzaile, aktore eta proiektu kulturalen kudeaketan  lan ezberdinak uztartzen ditu. Aktore gisa egindako lanen artean, Yerma (BBK Aretoa) eta Altsasu (La Dramática Errante) dude zigilu honen baitan sortutakoak. Ibilbide luzea du aktore gisa besteak beste lan hauten parte hartu du : "Erresuma Kingdom Reino", "Madre coraje" eta "3 Mujeres" (Arriaga Antzokia antzokia), "Mami Lebrun" Donostia Saria 2017 (Xake produkzioak), "La noche Árabe" (Hikaren ekoizpena, Kabia eta Pabellon 6-en elkarlana), "Ghero" (Tartean Teatroa) "El Mejor de los Mundos" Gheada estudio  edo Lara Izagirreren NORA filma.


 ​La Dramática Errante

  • HOME
  • COMPAÑÍA
    • KONPAINIA
  • YERMA
    • YERMA EUSK
  • ALTSASU
    • ALTSASU EUSK
  • AGENDA
  • Contact